Anselmo Lorenzo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anselmo Lorenzo Asperilla |
Jaiotza | Toledo, 1841eko apirilaren 21a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1914ko azaroaren 30a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | anarkosindikalista, sindikalista eta Tipografoa |
Kidetza | Lanaren Konfederazio Nazionala Lehen Internazionala |
Anselmo Lorenzo Asperilla (Toledo, 1841eko apirilaren 21a - Bartzelona, 1914ko azaroaren 30a) espainiar anarkosindikalista eta idazlea izan zen. Madrilen hasi zen lanean hamaika urte zituela, tipografo gisa, eta gazterik hasi zen Lehenengo Internazionalarekin harremanetan. 1870eko zapalkuntzaren ondorioz, Portugalera jo eta estatu hartako lehen talde anarkistak eratu zituen. 1871ko irailean parte hartu zuen Internazionalaren bileran Londresen, eta, haien miresle zen arren, ez zituen han zeuden Marxen eta Engelsen ideiak onartu. Espainiako langile-mugimenduko buru izan zen 1874tik aurrera, eta Bartzelonan 1889an preso hartu zuten, atentatu baten ondoren. Parisera bidali zuten Montjuicheko auziaren ondoren eta, hango intelektual ezkertiarren artean egon ondoren, Bartzelonara itzuli zen berriro. 1902an kartzelara eraman zuten, urte hartako greba orokorraren antolatzaile zelakoan, eta Kataluniako mugimendu anarkosindikalistako buru izan zen heriotza arte. Idatzi politikoak, literatura-obrak eta autobiografia bat idatzi zituen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search